Nairo Alexander Quintana Rojas (Tunja, 1990eko otsailaren 4a) kolonbiar txirrindulari profesionala da, gaur egun Arkèa Samsic taldean dabilena.[1][2] Quintana igotzaile petoa da eta ezaguna da bata bestearen atzetik eta modu iraunkorrean erasoaldiak jotzeko duen gaitasuna. Bere ibilbideko emaitzarik hoberena 2014an lortu zuen, Italiako Giroa irabazi baitzuen. Horrez gain, bigarren geratu 2013ko Frantziako Tourrean. Haren anaia ere, Dayer Quintana, txirrindulari profesionala da.