Nairobi Nairobi | |||
---|---|---|---|
administrative territorial entity of Kenya (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kenya | ||
Probintzia | Nairobi | ||
Alkatea | Dick Wathika | ||
Izen ofiziala | Nairobi | ||
Jatorrizko izena | Nairobi | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 1°17′11″S 36°49′02″E / 1.2864°S 36.8172°E | ||
Azalera | 696 km² | ||
Altuera | 1661 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.545.000 (2016) 2.304.845 (2010) | ||
Dentsitatea | 7.967 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1899 (tren biltegia) | ||
Telefono aurrizkia | 020 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Denver, Raleigh, Kunming, Colonia Tovar (en) , Pingxiang, Rio de Janeiro eta Parintins | ||
http://www.nairobicity.org/ |
Nairobi[1] (ingelesez naɪˈroʊbi eta bertan naɪˈroːbi ahoskatua) Afrikako ekialdean dagoen hiria da. Kontinenteko handienetakoa da, eta Kenyako hiriburua da. 2017an 4.000.000 pertsona bizi ziren hirian bertan, eta 6.547.547 bere metropoli eskualdean.
Nairobi 1899. urtean sortu zuten Ekialdeko Afrika Britainiarraren agintari kolonialek, Ugandako trenbidearen biltegi gisa.[2] Hiria azkar hazi zen eta laster, 1907an, Machakos ordezkatu zuen Kenyako hiriburu gisa. Kenyak 1963an independentzia eskuratu ondoren, Kenyako Errepublikaren hiriburu bihurtu zen.[3] Koloniaren sasoian, koloniako kafearen, tearen eta sisalaren industrien erdigune izan zen.[4]
Hiria Athi-Galana-Sabaki ibaiaren arroan dago, Kenyako hegoaldean, eta itsaso mailatik 1.795 metrora dago.
Kenyako milaka negoziok eta nazioarteko 100 konpainia eta erakundek baino gehiagok bertan dute egoitza, besteak beste Nazio Batuen Ingurumen Programak (UN Environment). Nairobiko Burtsa Afrikako laugarren handiena da, salerosketa bolumenari kasu eginez gero.