Nancy Davis Reagan, jaiotzez Anne Frances Robbins (Manhattan, New York, 1921eko uztailaren 6a - Bel Air, Los Angeles, 2016ko martxoaren 6a) Estatu Batuetako Ronald Reagan lehendakariaren alarguna izan zen, eta 1981tik 1989tara Estatu Batuetako lehen dama izan zen.
Bere gurasoak Kenneth Seymour Robbins, eta bere emaztea zen Edith Luckett aktorea izan ziren. 1928 urtean bere gurasoak banandu egin ziren eta Nancy izeba batekin hazi egin zen, bere ama lanen bila bidaltzen zuelako.
1929 urtean, bere ama Loyal Davis neurokirurgialariarekin ezkondu zen eta Davis jaunak Nancy ume-ordetzat hartu zuen eta Chicagon hazi zuten. Nancyren amabitxia Alla Nazimova zen, zinema mutuko errusiar izarra, bere amaren laguna baizen eta. Bere heziketa Girls Latin School en eta Smith Collage, Massachusettsen izan zen.