Nanoteknologia atomoen eta molekulen (nanomaterialak) eskalan lan egiten duen teknologiari deritzo. Eskuarki, nanoteknologiak 100 nanometro baino txikiagoak diren egiturekin lan egiten du[1][2]. Definizio hori erabat onartuta dago fisikaren eta kimikaren arloan, baina, biologiaren arloan, nanopartikula gisa gutxienez 1000 nanometrotik beherako dimentsioa dutenak onartzen dira. Definizio horrek agerian uzten du mekanika kuantikoaren efektuak garrantzitsuak direla domeinu kuantikoaren eskala horretan, eta, horrela, definizioa helburu teknologiko partikular batetik ikerketa kategoria batera aldatu zen nolabaiteko tamaina atalasean gertatzen diren ikerketa mota guztiak (materiaren propietate bereziekin zerikusia duten teknologiak barne). Ohikoa da, gai komun gisa tamaina duten ikerketa eta aplikazioen tarte zabala aipatzeko,nanoteknologien eta nanoeskalako teknologien buruzko ikerketa mota guztiak (materiaren propietate bereziekin zerikusia duten teknologiak barne) forma plurala erabiltzea. Aplikazio potentzial ugari daudenez (aplikazio industrialak eta militarrak barne), gobernuek milaka milioi dolar inbertitu dituzte nanoteknologiaren ikerketan. Ekimen Nanoteknologiko Nazionalaren bidez, Estatu Batuek 3.700 milioi dolar inbertitu dituzte. Europar Batasunak, 1.200 milioi euro, eta Japoniak, 750 milioi dolar[3].
Nanoteknologiak material eta osagai asko sortzeko ahalmena du, batez ere elektronikarako, medikuntzarako eta energiaren sorrerarako. Hala ere, kezka dago nanomaterial horiek osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak izan ote litezkeen ala ez. Kontuan hartu behar da materialen propietateak tamainaren arabera aldatzen direla, beraz ondo aztertu eta ezagutu behar dira hain eskala txikian kaltegarriak ez izateko.
Gaur egun, zientzialariak nanoteknologiaren inplikazioen etorkizuna eztabaidatzen ari dira. Nanoteknologia gai izan daiteke material eta gailu berriak sortzeko aplikazioen irismen zabalarekin, hala nola medikuntzan, elektronikan, biomaterialetan eta energia-ekoizpenean. Bestalde, nanoteknologiak edozein teknologia berriren kezka berak sorrarazten ditu, besteak beste, toxikotasunari eta nanomaterialen ingurumen-inpaktuari buruzkoak[4] eta horiek ekonomia globalean izan ditzaketen ondorioak, baita hainbat egoera apokaliptikoren inguruko espekulazioak ere. Kezka horiek direla eta, hainbat defentsa-taldek eta gobernuk nanoteknologiarako erregulazio bereziak behar ote diren eztabaidatu dute.
Nano greziar aurrizki bat da, (10-9 = 0,000 000 001) neurria adierazten duena, ez objektu bat.