Naruhiko Higashikuni

Naruhiko Higashikuni


43. Japoniako Lehen Ministroa

1945eko abuztuaren 17a - 1945eko urriaren 9a
Kantarō Suzuki (en) Itzuli - Kijūrō Shidehara (en) Itzuli
member of the House of Peers (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKyoto1887ko abenduaren 3a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1990eko urtarrilaren 20a (102 urte)
Hobiratze lekuaToshimagaoka Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaKuni Asahiko
AmaQ119380350
Ezkontidea(k)Toshiko Higashikuni
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHigashikuni-no-miya (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaImperial Japanese Army Academy (en) Itzuli
École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Army War College (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarralur armada
Hegazkintza
Imperial Japanese Air Force (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Txina-Japonia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez

Naruhiko Higashikuni (japonieraz: 東久邇宮稔彦王?) printzea (Kyoto, Japonia, 1887ko abenduaren 3a - Tokio, Japonia, 1990eko urtarrilaren 20a) militarra eta politikaria izan zen. Japoniako Lehen Ministro izan zen 1945eko abuztuaren 17tik urriaren 9ra. Japoniako familia inperialeko kideen artetik, ministro kabinetearen buru izan den bakarra da. Hirohito enperadorearen osaba zen.

Tokioko Eskola Militarrean ikasi ondoren, Frantziako Aireko Armadaren Akademian zenbait ikastaro egin zituen. 1937an Japoniako Armadako koronel egin zuten, eta 1939an jeneral mailara igo zen. Bigarren Mundu Gerran Pearl Harbourko estatubatuarren baseen aurkako erasoa erabaki zuen Defentsa Kontseiluko kidea zen. 1945ean, japoniarrak errenditu zirenean, Hirohito enperadoreak behin-behineko lehen ministro izendatu zuen, Washingtonen onespenaz. Ondoren, kargu horretan bertan berretsi zuten, estatubatuarren ikuskapenaren pean Japoniako Armada desegiteko, baina orduan kargua uztea erabaki zuen. 1947an errege-familiako kide izateari uko egin, eta monasterio budista batean sartu zen.


Developed by StudentB