Nasdaq 100 Index (Nasdaq 100 Indizea), soilik Nasdaq 100 bezala ere ezaguna, Nasdaq Stock Marketen zerrendaratuta dauden eta New Yorkeko Burtsan izena emanda dauden merkataritza minorista eta maiorista, telekomunikazio eta software eta hardware enpresak barne indurstriaren sektoreko enpresarik garrantzitsuenen 100 baloreak biltzen dituen Ameriketako Estatu Batuetako burtsa indize bat da. Indize honetan estatubatuar enpresak zein nazioartekoak egon daitezke.
Nasdaq 100aren adierazle nagusia Nasdaq 100 Indexa da.
Indize honetan ez da finantza balorerik agertzen, inbertsio konpainiak barne, S&P 500 bezalako beste indize batzuetatik bereizten duena.
Nasdaq 100 NDX100 bezala laburtzen da. Bere etorkizuna Chicagoko Burtsan (Chicago Boat of Trade) negoziatzen da. Bere etorkizunak, ND bezala laburtuak, eta NQ bezala laburtutako bere mini bertsioa, Chicagoko Burtsan gehien negoziatutako etorkizunetako batzuk dira.
Ez da Nasdaq Composite indizearekin nahastu behar, Nasdaq merkatuko enpresa guztiak hartzen dituena.