Politika |
---|
Nazioa “Herria; gizatalde aski zabala, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena.”[1]
Etimologikoki, nazio terminoa latineko natio hitzetik eratorria da, eta «jaiotza», «arraza», «tribu», «gizatalde», «etnia» nahiz «jende-multzo» esanahia zuen iraganeko latinean.[2]
Nazio modernoaren eta berarekin lotuta dagoen ezaugarria modernitatea da. Ideia honek, estatuari ere erreferentzia egiten zaio, izan ere nazioa indar politikoa biltzeko gai da, eta estatu modernoek hori erabiliko dute: eredutzat dauzkagu estatu Alemaniar eta Italiarrak izandako nazionalismo bateratzaileak XIX. mendean zehar estatu bateratu bat sortzeko. Frantziako kasuan non hainbat etnia edo nazio elkar-bizi diren estatuaren homogeneotasuna bilatzen da. 1884 baino lehenago nazioa “probintzia herri edo erreinu batean zeuden biztanleak” esan nahi zuen[3]. Gobernua ez dago lotuta nazio kontzeptuari 1884 arte. Zen nahi den nazio kontzeptuaren esan nahi propio eta original, argi dago esangura oso desberdina dela zentzu modernotik.
Zentzu honetan botere politikoak (estatuak) eta nazionalismoak bat egiten dute, nazioa bilakatzen delako legitimazio iturria. Era batean nazionalismoak, nazioa politika bihurtzen du. Ezaugarriok objektiboak (hizkuntza, kultura, etnia...) edota subjektiboak (borondatea, nahia, gogoa...) izan daitezke. Nazioa ezaugarri objektiboek osatzen dutela defendatzen du alemaniar eskolak; aitzitik, frantziar eskolak ezaugarri subjektiboen alde egiten du.