Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa

Ikus, gainera: «Euskararen hotsak»
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren euskarazko itzulpena; 2021eko bertsioa.

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF edo IPA, International Phonetic Alphabet) hizkuntzalariek asmatutako transkripzio sistema bat da, adituek munduko hizkuntza guztien soinuak edo hotsak idatziz jasotzeko era bateratu bat eskuratzeko helburuarekin. Alfabeto fonetikorik erabiliena da munduan, Estatu Batuetako erakundeetan izan ezik. NAFa Parisen sortu zen 1886an Nazioarteko Fonetika Elkartearen eskutik, baina urteen joan-etorrian, aldaketak izan ditu, zehazki 1989, 1993 eta 1996. urteetan. Latindar alfabetoan oinarrituta dago nagusiki. 2005.ean, 107 letra eta 56 ikur diakritiko eta suprasegmental zituen.


Developed by StudentB