Nazioarteko Automobilismo Federazioa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Fédération Internationale de l'Automobile eta Association Internationale des Automobile Clubs Reconnus |
Izen laburra | FIA |
Mota | nazioarteko kirol-federazioa |
Jarduera sektorea | borondatezko kidetzako erakundeak |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Global Association of International Sports Federations (en) , Association of IOC Recognised International Sports Federations (en) eta Euro NCAP (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Mohammed bin Sulayem (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | elkarte aitortua |
Historia | |
Sorrera | 1904ko ekainaren 20a |
webgune ofiziala |
Nazioarteko Automobilismo Federazioa[1] (frantsesez: Fédération Internationale de l'Automobile edo FIA) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, egoitza Parisko Concorde plazan duena, eta 143 herrialdetako 268 automobil erakunde biltzen dituena. 1904an sortua, mundu osoan ezaguna da munduko automobilismo lehiaketa garrantzitsuenak arautzeagatik, baina bere aplikazio-eremuan automobilaren, errepideen, mugikortasunaren, ingurumenaren edo bide-segurtasunaren alderdi guztietan sartzen da.