Nazioarteko Garapen Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | multilateral development bank (en) |
Jarduera sektorea | international governmental or non-governmental organizations (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kide kopurua | 174 (2021eko azaroa) |
Honen parte | Munduko Bankua |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Kristalina Georgieva |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Munduko Bankuaren Taldea |
Historia | |
Sorrera | 1960 |
webgune ofiziala |
Nazioarteko Garapen Elkartea (NGE) nazioarteko finantza erakunde bat da, garabidean diren munduko herrialde pobreenei maileguak eta dirulaguntzak eskaintzen dizkiena baldintza errazetan.1950eko hamarkadan, Munduko Bankuko kide ziren herrialdeak ohartu ziren merkatuko interes tasako maileguak ez zirela aski herrialde pobreenak finantzatzeko. 1960an NGE sortu zen, behar horri irtenbide bat eman nahirik.[1] Elkarteko kideek ekarpenak egiten dituzte, era horretan Munduko Bankuak (MB) urtean 6.000 eta 7.000 milioi dolar bitartean eman diezaien 79 herrialde pobreenei, ia interesik gabe. Interes tasaren hobariaz gain, NGEren maileguek Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankuarenak baino itzulera epe luzeagoa izan ohi dute, 35 eta 40 urte bitartekoa.