Neguko solstizioko egunetan, abenduaren 21-22an izaten da, Lurra planetaren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Egun horietan Euskal Herrian eguzki-orduak 8 bakarrik izaten dira eta gau-orduak 16.
Aldiz, Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa, eta abenduan ipar hemisferioan izandako egoera bera gertatzen da hego hemisferioan.[1] Makurdura dela eta, urtean zehar jasotzen ditugun argi orduen kopurua aldatzen doa. Neguko solstizioan Lurra ez dago Eguzkitik urrunen, askotan pentsatzen den bezala. Ipar Hemisferioan Eguzkia zeiharragoa da, besterik ez.