Neil Alden Armstrong (Wapakoneta, Ohio, AEB, 1930eko abuztuaren 5a - 2012ko abuztuaren 25a) NASAko astronauta izan zen, eta Apollo 11 izeneko misio ospetsuan Ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra 1969ko uztailaren 21ean.[1]
Apollo XI-an bidaiatuz, ilargia zapaldu zuen Neil Armstrong-ek Buzz Aldrin-ekin batera 1969ko uztailaren 20an. Apollo bidaien sekulako jarraipena egiten zen bere garaian, eta lehen aldiz gizona ilargi gaineko irudiak ikusi ziren telebista bidez. NASAk irudiak berritu egin zituen irudi horiek, baina aitortu egin zuen zenbait grabaketa galdu egin zirela. Urte berean baina hilabete batzuk geroago, azaroan, ailegatu ziren Apollo XIIan Conrad eta Bean. 1960an hasi zen Apollo Programaren barnean kokatutako bidaiak izan ziren. Sei misiok lortu zuten gizakiak Ilargira eramatea Apollo programak, 12 gizon ilargian ipiniaz. Apollo 11az gain Apollo 12, Apollo 14, Apollo 15, Apollo 16 eta Apollo 17. Apolo 13ak arazoak izan zituen eta Lurrera itzuli behar izan zuen. Apollo 17a izan da Ilargira egindako azken bidaia, 1972an. Gene Cernan komandantea izan da Ilargian egon den azken gizona. Apollo 17 misioak atera zuen Blue Marble edo "kanika urdina" izeneko argazki famatua, ofizialki AS17-148-22727 argazkia. 70 milimetroko Hasselblad kamara batekin hartuta, 80 milimetroko lentea erabiliz.[2]