Neogeno | ||||
---|---|---|---|---|
Neogeno | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 23.030.000 urte | |||
Amaiera | duela 2.580.000 urte | |||
Honen parte da | Zenozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Miozeno Pliozeno | |||
|
Neogenoa Zenozoikoaren barruko hiru garai geologikoetako bat da. Paleogenoaren bukaeran hasi zen, eta Kuaternarioarekin bukatu. Miozeno eta Pliozenoa garai honen barruan daude, nahiz eta azken aldian proposatu den Pleistozenoa eta Holozenoa hemen sartzea, gaur eguneraino helduz.
Garaiak guztira 23 milioi urte iraun zituen. Ugaztun eta hegaztiak asko garatu ziren, eta beste forma batzuk eraltiboki egonkor mantendu ziren. Kontinenteen mugimendu batzuk gertatu ziren; adierazgarriena, Ipar Amerikaren eta Hego Amerikaren arteko lotura sortu zuena. Klima ere hoztu zen, eta Kuaternarioko glaziazioekin amaitu zen. Hominidae familia agertu zen.