Neskatoak

Neskatoak
Jatorria
Argitaratze-data2016
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena68 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jon Abril
Gidoigilea(k)Jon Abril
vimeo.com…

Neskatoak Jon Abril beratarraren film dokumentala da, 2016koa. Nafarroa Garaitik Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia erakusten du hamalau elkarrizketen bidez.[1][2][3]

Bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu zuen dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoa eskualdekoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.[4]

Rosa Arburua Goienetxe pedagogo eta historia-ikertzailearen azalpenak tartekatzen dira filmean, baita neskato lana ilustratzeko Ane Beratsain Goia aktoreak zuribeltzez grabatutako eszenak ere. Estitxu Pinatxo Olatziregiren ahotsak grabatu zituen off-eko azalpenak, eta muntaia Eduardo Portal Mañeruk egin zuen.

Dokumentala oinarri hartuta eta 2021eko Tene Mujika sariaren bidez, Jon Abrilek Isildutako eskuak liburua argitaratu zuen 2022an.[5] Bertan gerra osteko emakume langileen kontakizuna egiten da. Hamaika lanbidetan aritutako hamalau emakume dira kontakizuneko protagonistak. Gerraostean emakumeek kanpoan ere lan egin zutela erakusten du liburuak. Liburuaren lehenbiziko zatian. Bertan, Pakita Burguete emakumearen bizipenak kontatzen dira. Beratik (Nafarroa) Donibane Lohizunera (Lapurdi) neskato joan zen. Bertze hamahiru testigantzen artean daude, adibidez, Libe Goñi, Seaskako lehenbiziko irakaslearena edo Milagros Landa, Otsagabian (Nafarroa) unai gisa aritu zen emaztekiarena.[6][7][8]

  1. Abril, Jon. (2017-11-17). «"Neskatoak" dokumentala» Argia (Argia.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  2. Abril, Jon. (2016). «neskatoak.eus | neskatoak dokumentalaren webgunea» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  3. Abril, Jon. (2016). Neskatoak dokumentala. vmeo.com.
  4. Tubia, Iker. (2016-03-04). «Neskatoak, kanpoan lan egitera behartutakoak» astekaria.berria.eus (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  5. Jaurena, Isabel. (2022-09-14). «‘Isildutako eskuak’ liburua aurkeztu du Jon Abril Olaetxeak gaur Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  6. «‘Isildutako eskuak’ liburua aurkeztu du Jon Abril Olaetxeak gaur Donostian» Berria 2022-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  7. Agirre, Jon. (2022-09-14). «Erreparaziorako hamalau testigantza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  8. Jaurena, Isabel. (2022-10-25). ««Emakumeak hamaika lanetan aritu zirela adierazi nahi nuen» Jon Abril Olaetxea, kazetaria.» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).

Developed by StudentB