Neutroi

Neutroi
SailkapenaBaroi
Konposaketagoi quark (1)
behe quark (2)
Elkarreraginakelkarrekintza nuklear ahul, elkarreragin nuklear indartsu, grabitazio eta elkarrekintza elektromagnetiko
Antipartikulaantineutroi
AurkituaJames Chadwick 1932
Masa inbariantea1,008966491595 Da
Bataz besteko bizitza878,4 s
Partikula desegiteaprotio (β- desintegrazio)
Karga elektrikoa−0 e
Dipolo elektrikoaren momentua0 e cm
Momentu magnetikoa−1,9130427 nuclear magneton (en) Itzuli
Espina0,5

Neutroia karga neutroa (ez positiboa ez negatiboa) duen partikula azpiatomikoa da, protoiaren antzeko masa duena, atomo-masa unitate bat gutxi gorabehera. n letraz adierazten da. James Chadwick-ek 1932[1]an aurkitu zuen.

Protoiek eta neutroiek nukleo atomikoa osatzen dute. Haien portaera nukleoaren barruan berdintsua denez, nukleoia[2]k direla esaten da. Bien arteko elkarrekintza, fisika nuklearrak deskribatzen du.

Neutroiek ez dute eraginik atomoaren konfigurazio elektronikoan (elektroien kokapena nukleoaren inguruan), baina, atomoaren masa definitzen dute protoiekin batera. Izan ere, atomoaren masa (atomo-masa unitateetan) nukleoko protoi eta neutroi kopurua batuz lortzen da.

Neutroi kopuru ezberdina duten elementu kimiko bateko atomoak, isotopoak deitzen dira. Karbono egonkorrak (Karbono-12) 6 neutroi ditu, elementu horren isotopoak, Karbono-13 eta Karbono-14 dira, adibidez, eta, isotopo hauek 7 eta 8 neutroi dituzte, hurrenez hurren.

Neutroien eta protoien arteko erakarpena, elkarrekintza nuklear bortitzak eragiten du. Indar edo elkarrekintza horrek soilik distantzia oso txikietan dauka eragina, 1 fm (1×10-15 m) baino txikiagoko distantziara. Bien arteko erakarpen-indarra beharrezkoa da elementu guztietan, hidrogenoan izan ezik. Elementu horren nukleoa protoi bakar batez osatuta dago, eta, beraz, ez dago neutroirik atomo horren barruan.

Orokorrean, neutroiak fisio eta fusio nuklearretan askatuak izaten dira. Izan ere, ikerkuntzarako erabiltzen diren erreaktore nuklearretan, neutroi askeen fluxuak sortzen dira esperimentuak egiteko.

  1. Chadwick, J.. (1932-02-01). «Possible Existence of a Neutron» Nature 129: 312.  doi:10.1038/129312a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  2. Thomas, A. W. (Anthony William), 1949-. (2001). The structure of the nucleon. (1st ed. argitaraldia) Wiley-VCH ISBN 3-527-40297-7. PMC 64065164. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).

Developed by StudentB