Nicolas Frantz

Nicolas Frantz

Bizitza
JaiotzaMamer (en) Itzuli1899ko azaroaren 4a
Herrialdea Luxenburgo
HeriotzaLuxenburgo1985eko azaroaren 8a (86 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta ziklokros txirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Nicolas Frantz

Nicolas Frantz (Mamer, 1899ko azaroak 41985eko azaroak 8) txirrindulari luxenburgotar bat izan zen, profesionala 1923 eta 1934 artean, denbora horretan 60 garaipen lortu zituelarik.

Luxenburgoko historian garaipen gehien lortu zituen txirrindularietako bat izan zen. Luxenburgoko txapeldun izan zen hamabi urtez jarraian, profesional bezala eman zituen guztietan. Munduko txapeldun izaten ere saiatu zen, baina zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat baino ezin izan zituen lortu.

Ospea Frantziako Tourrak eman zion, bi urtez jarraian irabazi ondoren, 1927 eta 1928an, beste bi aldiz bigarren amaitzeaz eta 20 etapa garaipen lortzeaz gain (horietako 4 taldekako erlojupekoak).

Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren kirol zuzendari bihurtu zen, bere agindupean beste txirrindulari luxenburgotar bat izan zuelarik: Charly Gaul.


Developed by StudentB