Nikita Sergeievitx Khrustxov[1] (errusieraz: Ники́та Серге́евич Хрущёв, /nʲɪˈkʲitə sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪ̈t͡ɕ xrʊˈɕɕof/ ahoskatua; Kalinovka, Ukraina, 1894ko apirilaren 15agreg./ apirilaren 3ajul. – Mosku, 1971ko irailaren 11) sobietar estatu-politikaria izan zen, Sobietar Batasunean agindu zuena Gerra Hotzaren garaian. Iosif Stalinen ondorengoa, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izan zen 1953 eta 1964 bitartean, eta Ministro Kontseiluko burua 1958tik 1964 arte. Alderdikideek 1964an boteretik kendu zuten eta haren ordez Leonid Brezhnev jarri.