Niklaus Emil Wirth (Winterthur, 1934ko otsailaren 15a - 2024ko urtarrilaren 1a) 1970eko hamarkadan konputagailuak programatzeko metodologian ekarpen nabarmenak egin zituen informatikaria izan zen. Hainbat programazio-lengoaia diseinatu zituen, Pascal barne, eta software ingeniaritzako hainbat gai klasikotan aitzindari izan zen. 1984an Turing saria irabazi zuen, informatikarientzako sari bereizgarriena dena,[1] oso berritzaile ziren zenbait programazio-lengoaia garatzeagatik.[2]