Norman Eric Kirk (Waimate, Canterbury eskualdea, 1923ko urtarrilaren 6a - Wellington, 1974ko abuztuaren 31) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko 29. lehen ministroa izan zen 1972tik 1974an hil zen arte.
1943an Zeelanda Berriko Alderdi Laboristan batu zen. 1953tik 1957ra Kaiapoiko alkatea izan zen, parlamentuko kide hautatu zutenean. 1964an Alderdi Laboristako buruzagi bihurtu zen eta 1972ko hauteskundeak irabazi ondoren lehen ministro eta Atzerri ministro kargua hartu zuen.
Australiara batu zen Estatu Batuetatik independenteagoa zen atzerri politika bat gauzatzeko eta Ozeano Bareko saiakera nuklear frantsesen aurka agertu zen. Arraza berdintasuna sustatu zuen eta 1973an Hegoafrikako errugbi taldeak Zeelanda Berrira egin zuen biraren aurka agertu zen.
Bere energia, karisma eta oratoria direla eta, Zeelanda Berriko lehen ministro ospetsuenetako bat da.