Noruz[1] edo Naw-Rúz (persieraz: نوروز nouˈɾuːz, euskaraz: «egun berria») urte berri tradizionala da Iran, Azerbaijan, Uzbekistan, Tajikistan, Turkmenistan, Pakistan, Indiako tokiren batzuetan eta kurduen artean. Turkian eta Asia Erdialdeko herrialderen batzuetan ere ospatzen da. Mundu osoko bahá'íek ere egun horretan ospatzen dute urtearen hasiera.
Noruz, Udaberriaren lehen eguneko jaialdia eta irandar urtearen hasiera da. Elkarteren batzuk, martxoak 21ean ospatzen dute, eta, beste batzuk, udaberriko ekinokzioan, martxoak 20, 21 edo 22an izan daitekeena.
Noruz hitza nava = berria eta rəzaŋh = eguna/eguneko argia avesteratik dator; "egun berria" esangurarekin, eta esangura berbera mantentzen du egungo persieran (nou = berria eta rouz = eguna).