Objektibismo

Objektibismoa Ayn Rand (Alisa Zinovievna Rosenbaumen ezizena, San Petersburgo, 1905-New York, 1982) judu jatorriko errusiar-estatubatuar idazle eta filosofoak garatutako filosofia sistema bat da, metafisika, epistemologia, etika, politika eta estetikan iritzi propioak aurkezten dituena. Gizakiaren gogotik independentea den errealitate bat dagoela dio, gizakia errealitate honekin zentzumenen bidez kontaktuan dagoela, eta ezagutza arrazoiaren (edo identifikazio ez kontraesankorra) bidez pertzepzio horren datuak prozesatuz lortzen duela. Errealitatea (gauzen izaera), soilik honi obedituta domeinatzen dela dio, bizitzaren helburu morala zoriontasunaren edo "interes propio arrazionalaren" bilaketa dela, helburu honekin bat datorren gizarte sistema bakarra kapitalismo hutsa dela (laissez faire kapitalismoa ere deitua), eta artearen papera gizakien bizitzan ideia metafisikoak uler daitekeen eta emozionalki erantzuna izan daitekeen forma fisiko (arte lan) bat bihurtzea dela.

Randek hau "Lurrean bizitzeko" filosofia bezala aurkezten du, errealitatean errotua, eta natura munduaren ezagutza lortzera bideratua, horretarako erlijioa baztertuz (ateismoa), eta gizakien arteko guztientzako onuragarria eta harmoniatsua den elkar eragin bat bilatzen da. Askorik ezagutzen ez den arren, objektibismoa eragin filosofiko garrantzitsu bat da egungo pentsamenduan, eta, aldi berean, eztabaidak sortzen ditu.


Developed by StudentB