Odol | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Zirkulazio-aparatua |
Konponenteak | odol-plasma Globulu gorria Leukozitoa Plaketa |
Identifikadoreak | |
Latinez | sanguis |
MeSH | eta A15.145 A12.207.152 eta A15.145 |
TA | A12.0.00.009 |
FMA | 9670 |
Terminologia anatomikoa |
Odola aparatu kardiobaskularrean zehar zirkulatzen den ehun likatsua da. Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu formeak bestetik: leukozitoak (globulu zuriak), eritrozitoak (globulu gorriak) eta plaketak. Zeregin asko ditu: elikagaiak ehunetara eramatea, gasak (oxigeno eta karbono dioxidoa) garraiatzea —hemoglobina bezalako arnasketa pigmentuen bidez—, hondakinak eta hormonak garraiatzea, defentsarako behar diren zelulak eta substantziak (antigorputzak...) behar diren tokietara eramatea, gorputzaren tenperaturari aldagabe eustea eta barne pH zein oreka osmotikoari egonkor eustea.
Giza gorputzean, plasmak eta jalkinek odol-bolumenaren %55 eta %45 hartzen dute, hurrenez hurren. Bi atalek batera, hau da odolak berak, giza gorputzaren pisu totalaren %7[1] eta %8[2] artean hartzen dute. Gizaki heldu batek 5 litro odol ditu gorputzean[3]. Hematologia da odolarekin loturiko eritasunez arduratzen den espezialitate medikoa.