Olio

Oliba-olioa

Olioa janariak prestatzeko erabiltzen den oinarrizko osagai bat da (ikus sukaldeko olioa), baina orokorrean edozein substantzia koipetsu, likatsu eta suharbera izan daiteke olioa, giro-tenperaturan likidoa, uretan disolbaezina eta disolbatzaile organikoetan disolbagarria. Adiera zabalago horren barruan sartzen dira automobilen motor-olioa, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko olioak, baita petrolioa bera ere.

Izena latinezko oleum hitzetik eratorria da.

Sukaldeko olioa zenbait landare edo animaliarengandik lortzen da, beste olioak mineraletatik edo sintetikoki lortzen dira.[1] Horrelako gaiak Industrian erabiltzen denean joera handiagoa dago olio baino koipe hitza erabiltzeko, baina salbuespenak ere badira, motor-olio esaterako.[2][3]

  1. Olio Euskalterm
  2. «Koipe - Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  3. «Olio - Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).

Developed by StudentB