William Oliver Stone (New York, 1946ko irailaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendaria da. Zuzendari onenaren Oscar Saria birritan irabazi ditu, Platoon eta Born on the Fourth of July filmeengatik. Yale eta New York Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Vietnamgo gerran soldadu izan zen: han zauritua izan zen.
Haren zinemak, maiz benetako gertaeretan oinarritua, oso ideologia garbia dauka. Askotan filmak (batik bat JFK eta Natural Born Killers) manipulaturik daudela leporatu diote. U Turn filma salbu, Stonek bere gidoi guztiak idatzi ditu. Zuzendu dituenez gain, Midnight Express (1978), Conan the Barbarian (1982), Scarface (1983), Year of the Dragon (1985), 8 Million Ways to Die (1986) eta Evita (1996) filmeen gidoietan ere parte hartu du.