Opioaren gerrak | |||
---|---|---|---|
Borroka Guangzhouen, Bigarren Opioaren gerran zehar | |||
Data | 1839–1842, 1856–1860 | ||
Lekua | Txina | ||
Emaitza | Mendebaldeko potentzien garaipena, Nankingo Ituna eta Tientsingo Ituna sinatuz | ||
Lurralde-aldaketak | Hong Kong uhartea eta hegoaldeko Kowloon britainiar eskuetara pasa zen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Opioaren Gerrak[1] (txinera tradizionalez: 鴉片戰爭; txinera sinplifikatuz: 鸦片战争; pinyinez: Yāpiàn Zhànzhēng) Erresuma Batua eta Txinaren arteko merkatal-gatazkek sortu zituzten bi gerra izan ziren.
Britaniar Handiak Txinari hainbeste gauza erosten zizkion. Alde berean Txinak ezer gutxi erosten zuen kanpotik izatez autosufizientzia izugarri handia zuelako. Honen ondorioz, Britaniar inperioak balantza ekonomiko defizitarioa zuen Txinarekiko. Egoera honi aurre egiteko,britaniar buruzagiek ez zuten txarto ikusi droga saltzea Txinako herri xeheari.