Star Warseko fikziozko unibertsoan ordainsari bilatzailearen lanbidea zenbait pertsonaik praktikatzen zuten lanbidea da.
Lanbide hau galaxiako zailenetako bat, baina, aldi berean, hobekien ordainduetako bat zen. Norbaitek politikariren bat edo pertsona aberatsen bat aztoratzen zuen bakoitzean, soilik ordainsari bilatzaile bat kontratatzen zuen pertsona hori harrapa edo hil zezan. Ezagunenen artean honako hauek daude: Durge, IG-88, Boba Fett, Jango Fett, Djas Puhr, Aurra Sing, Greedo, Zam Wessell, 4-LOM, Feltipern Trevagg, Zuckus, Danz Borin, Bane Malar, Beedo, Ree-Yees, Bossk eta Dengar.