Ordu | |
---|---|
Azpiklasea | egun |
Neurtzen du | iraupena |
SI sistemarako konbertsioa | 3.600 s |
Unitate estandarretan | 60 min, 3.600 s eta 0,04166667 d |
Ikurra | h, ч, год., сәг, س, Std., h, h, 時, 時, 时, г, j, ঘ, t, t eta గం. |
Ordua (Ipar Euskal Herrian, orena) 60 minutuko denbora unitateari deritzo. Nazioarteko Unitate Sisteman, haren ikurra h da. Sistema horretan denboraren oinarrizko unitatea segundoa den arren, ordua onartuta dago Nazioarteko Unitate Sisteman erabil daitezkeen unitateen artean.[1][2]
Ordu batek 3.599-3.601 segundo ditu, eta egun baten 24rena da. Normalki ordu batek 3.600 segundo baditu ere, batzuetan segundo bat gehitu edo bat kentzen zaio, ordu horiek Lurraren errotazioarekin doitzeko.