Oreka kimikoaren kontzeptua 1803. urtean garatzen hasi zen Berthollet kimikariak erreakzio kimiko batzuk itzulgarriak zirela aurkitu zuenean. Erreakzio itzulgarrietan erreaktiboak produktu bihurtzen diren unean aurkako prozesua ematen da: produktuak erreakzionatu eta erreaktibo bihurtzen dira, ondorioz, erreakzioa bi noranzkoetan ematen da. Oreka kimikoa lortzen da erreakzioaren bi noranzkoen abiadurak berdintzen direnean eta erreaktibo eta produktuen kontzentrazioak konstante mantentzen direnean.