Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua | |||
---|---|---|---|
Sektorea | Osasuna | ||
Sorrera | 1984 | ||
Sortzailea | Eusko Jaurlaritza | ||
Egoitza | Araba kalea 45, 01006 Gasteiz | ||
Presidentea | Gotzone Sagardui (Osasun Sailburua) Maria Jesus Mugika Anduaga (Zuzendari nagusia) | ||
Webgunea | www.osakidetza.eus | ||
Kronologia | |||
|
Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua (edo besterik gabe Osakidetza)[1] Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoa da, 1984an Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari Osasun eskumena igarotzean sortutakoa, Carlos Garaikoetxea lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomo gisa. Gerora, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen bidez, Eusko Jaurlaritzaren zuzenbide pribatuko ente publikoa izatera igaro zen (nagusiki zuzenbide pribatuaren arabera jarduten duen erakunde-mota).
Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren parte da (1986an sortu zen); harez geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoan INSALUD (Instituto Nacional de la Salud) entitate publikoa ordezkatzen du. Arduradun nagusia Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da eta Osasun Sailera atxikita dago.