Ostiral Santuko Hitzarmena

Ipar Irlandako parlamentua, non boterea protestante eta katolikoek partekatzen duten.

Ostiral Santuko Hitzarmena edo Belfasteko Hitzarmena, bakanago Stormonteko Hitzarmena ere deitua, (ingelesez: Good Friday Agreement) Ipar Irlandako bake prozesuan mugarri garrantzitsua izan da, Belfasten 1998ko apirilaren 10ean (Ostiral Santuan) Erresuma Batuko zein Hego Irlandako gobernuek sinatua, eta Ipar Irlandako alderdi politiko nugusi gehienek (DUP kenduta) berretsia. Hego eta Ipar Irlandako hautesleek ere berretsi zuten 1998ko maiatzaren 23an egindako bi erreferendumetan.


Developed by StudentB