Otsalizar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Sorbus |
Espeziea | Sorbus aucuparia |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Rowan berry (en) |
Otsalizarra (Sorbus aucuparia L.) errosazeoen familiako eta Sorbus generoko zuhaitz hosto-erorkorra da. Hosto inparipinatu txandakatuak ditu, eta bukaerako korinbotan elkartuta dauden lore zuriak. Fruitua pomo-motakoa eta laranja-kolorekoa da. 5-15 metro artean neurtzen du.
Erabilera ugari eman zaizkio zuhaitz honi: bere fruituak, esaterako, txoriak ehizatzeko erabili izan dira, eta, hortik aucuparia izena (aucupor: txoriak ehizatu); apaingarritzat ere landatu izan da bere edertasunagatik. Ia Europa osoan hedatuta dago, eta baita Asia iparraldean ere. Euskal Herrian, eragin atlantikoko gunean dago, eta, hegoalderantz joan ahala urrituz doa, klima mediterraneo nabarmeneko gunetan desagertu arte.