Otto Loewi (Frankfurt, 1873ko ekainaren 3a - New York, 1961eko abenduaren 25a) alemaniar farmakologo izan zen. Graz-eko (1909) eta New Yorkeko unibertsitateetan (1938) izan zen irakasle. Nerbio-sistema autonomoetako (sinpatikoa eta parasinpatikoa) eragileen farmakologia aztertu zuen nagusiki. Nerbio eta giharren funtzionamendu arruntean parte hartzen duten bitarteko kimikoak atzeman zituen. 1936an, Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen, Henry Hallett Dale mediku ingelesarekin batera.