PEN ("Poets, Essayists and Novelists") edo International PEN literatura arloko nazioarteko erakundea da, idazleen arteko elkartasuna eta laguntasuna sustatzeko helburuarekin 1921ean Londonen (Ingalaterra) sortua. Arlo horretako erakunderik zaharrena da munduan, bai eta giza eskubideen aldeko betaranoena ere.
Izenak dioen bezala jatorriz poeten, saiakeragileen eta eleberrigileen elkartea bazen ere (garaian editore eta antzerkigileak ere barne hartuz), gaur egun bestelako idazleak ere kontuan hartzen dituzte, kazetariak, itzultzaileak eta historialariak nagusiki, eta beste helburu batzuen artean adierazpen-askatasuna bultzatzea eta jazarritako, kartzelaratutako, torturatutako edo eraildako idazleen aldeko lana egitea dituzte.