Alderdi Popularra Partido Popular (PP) | |
---|---|
Lehendakaria | Alberto Núñez Feijóo |
Bozeramailea | Cuca Gamarra |
Idazkari nagusia | Cuca Gamarra |
Sorrera | 1989 |
Egoitza nagusia | Genova kalea, Madril |
Ideologia politikoa | Eskuin politikoa kristau demokrazia kontserbadurismoa neoliberalismoa espainiar nazionalismoa Espainiar Unionismoa |
Nazioarteko kidetza | Demokraten Nazioarteko Batasuna Europako Alderdi Popularra Kristau Demokraten Internazionala |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 88 / 350 Espainiako Senatuan 104 / 208 Europar Legebiltzarrean 13 / 54 Zinegotziak Espainian 20.336 / 57.829 Batzar Nagusiak 11 / 151 |
www.pp.es |
Alderdi Popularra[1] edo Partidu Popularra (gaztelaniaz: Partido Popular, PP) Espainiako alderdi politiko eskuindar nagusia da. Manuel Fraga Iribarnek eratu zuen, 1976. urtean, Alianza Popular izenarekin, baina 1989ko urtarrilean birsortu zen egungo izenaz.[2] Alderdiko gaur egungo burua Alberto Núñez Feijóo da, eta idazkari nagusia Cuca Gamarra.
Alderdi Popularraren ideologia eskuindarra da, gizarte balioetan kontserbadorea, eta agenda politiko nazionalista espainiar baten aldezlea, moderatuagoa edo sutsuagoa. Egoitza nagusia Madrilgo Genova kalean du. Legez kanpo finantzatzen delako, hainbat prozesu ireki dizkiote auzitegietan; nabarmenena, Gürtel afera deritzona; Gobernutik botatzea ekarri ziena.