Paisaia, ikuspegi edo inguraldea biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, izaera izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua. Eguratsaren eta litosferaren arteko lurralde gizatiartua da, gizadiak flora eta fauna erabiltzearen ondorio den ekoizpena, eta klimak eta geologiak baldintzatua. Oro har, lurralde-antolaketa sortzen duen giza ekoizpen honek landa-paisaia eta hiri-paisaia ditu ezberdintasun eremu nagusi.
Ikuspegia interpretazio sorburu da, beraz, eta alor ugaritan aztertzen da: ikuspegiaren historian eta teorian, soziologian, erti plastikoetan, irudi-teknikan eta gizarte-jakintzetan.