Palestinako bandera (arabieraz: علم فلسطين) tamaina bereko hiru errenkada horizontalez osatzen da (beltza, zuria eta berdea, goitik behera); mastatik gertuen dagoen aldean kokatzen den hiruki gorri batekin lotuta. Bandera hau panarabiar koloreetatik dator eta Palestinako Estatua eta herri palestinarra irudikatzeko erabiltzen da. 1964ko maiatzaren 28an onartu zuen lehen aldiz Palestinaren Askapenerako Erakundeak. Banderaren eguna irailaren 30ean ospatzen da[1].
Bandera Siriako Baath Alderdi Arabiar Sozialista-renaren antzekoa da, forma eta kolore berak erabfiltzen baititu. Baina neurriaren proportzioa desberdina da; izan ere, Palestinakoarena 1:2 da, eta Siriarrak, aldiz, 2:3-ko proportzioa du. Baita Irak eta Jordaniako Arabiar Federazioarena ere, triangelua du desberdina. Horrez gain, Arabiar Iraultzan ere oinarritzen dira beste zenbait. Besteak beste, Jordaniakoa eta Saharar Errepublikako bandera ere oso antzekoak dira.