Panchatantra (sanskritoz: पञ्चतन्त्र; euskaraz: Bost liburuak) Indiako ipuin- eta elezahar-bilduma da.
VI. mendekoa da ipuinik zaharrena; 70 dira denetara. Persierara itzuli ziren (VI. mendea) eta arabierara gero (VIII. mendea). Bidpai edo Pilpay izenaz iritsi ziren ipuin hauek Europara, edo Kalila eta Dimna izenaz; haietan oinarritu dira Europako elezahar eta ipuin zahar asko.