Panpina, mamuxela, anderea, andrakoa edo andrakileta giza irudia duen jostailu mota bat da, gehienetan haurtxo, neskato edo emakume baten itxura duena. Jolas sinboliko moduan, panpinak irudikatzen duen haurtxoa zaindu, jantzi edo elikatu edota panpina den neskatoa jantzi eta apaindu egin ohi dute haurrek, askotan beste haur batzuekin batera. Apaingarri huts moduan ere erabili ohi dira panpinak, gehienetan helduen eskuetan.