Paper

Bulegoko paperaren neurri estandarrak

Papera (latinezko papyrus hitzetik eratorria) xafla bat da hiru dimentsioko zelulosa zuntzez eta bestelako substantziaz (mineralak, lekeda, koloratzaileak eta abar) osatutakoa, haren propietateak hobetzeko aukera ematen dutenak, behar den erabilerarako egokia izan dadin.

Papera fabrikatzeko zelulosa nagusiki zuretik (% 55), beste landare zuntz batzuetatik (% 9) eta berreskuratutako paperetik (% 16) lortzen da.

Material fin bat izan ohi da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta. Material malgu bat da, erabilera askorekin: papera idazteko, paketeak egiteko, garbitzeko eta eraikuntzan zein prozesu industrialetan erabiltzen da.

Ts'ai Lunek asmatu zuela esan ohi da, K.a. 105. urte inguruan[1]. Hala ere K.a. II. mendeko aztarnategi arkeologikoetan paper zuntzak aurkitu dira.[2] Gaur egungo papergintza industria globala da, Txina delarik gehien produzitzen duen herrialdea, Ameriketako Estatu Batuek jarraituta.

Izena, euskaraz, papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen zuntzekin sortua.

  1. Bevis, Dorothy. (1953-01-01). «Print: A Manual for Librarians and Students, Describing in Detail the History, Methods, and Applications of Printing and Papermaking. George Mann» The Library Quarterly 23 (1): 47–47.  doi:10.1086/617942. ISSN 0024-2519. (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).
  2. (Ingelesez) Needham, Joseph; Tsuen-Hsuin, Tsien. (1985-07-11). Science and Civilisation in China: Volume 5, Chemistry and Chemical Technology, Part 1, Paper and Printing. Cambridge University Press ISBN 9780521086905. (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).

Developed by StudentB