Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Paradisu hitza Septuagintan Edena izendatzeko erabiltzen da. Xenofontek bere Anabasian (K.a. IV. mendekoa) aipatzen du pertsiarren "paradisu", baratze edo lorategia izendatzeko. Abrahamen erlijioek paradisua zuzenean lotzen dute Edenarekin, hau da, munduak bere zorigaiztoko patua jaso aurretik zuen estatu perfektua, eta Etorriko den Mundua berreskuratzen denean egongo den egoera. Askotan irudi bukoliko batekin lotzen da, non natura nagusi, oparo eta lagungarri den eta izakiak maitasunean eta harmonian bizi diren.