Paradisu fiskala, zerga-paradisua edo zeru fiskala[1] bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da.[2] Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira.
Paradisu fiskalak ihes fiskala praktikatzen duten pertsonek eta enpresek gehien erabiltzen dituzten tresnak dira.[3]