Partiar Inperioa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 247 – 224 | |||||||
Monarkia feudala | |||||||
Partiar Inperioa K.a. 60an | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburuak | Asaak, Hekatonpilos, Amol, Ekbatana, Ktesifon, Susa, Mithridatkird-Nisa, Mazandaran | ||||||
Kultura | |||||||
Erlijioa | Zoroastrismoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Partiar Inperioa[1], Artsazestar Inperioa (persieraz: اشکانیان, Ashkāniān) ere deitua, Antzinaroko estatu boteretsua izan zen, erdigunea Persiako ipar-ekialdean zeukana. K.a. III. mendean sortua, hedadura handiko estatu-egitura izan zen garairik gorenean, egungo Iran guztia eta inguruetako eskualdeak hartzen zituena: Armenia, Irak, Georgia, Turkia ekialdea, Siria ekialdea, Turkmenistan, Afganistan, Tajikistan, Pakistan, Kuwait, Saudi Arabiaren kostaldea, Bahrain, Qatar, Libano, Israel, Palestina eta Arabiar Emirerri Batuak. Partiar Inperioaren buru artsazesar dinastia izan zen, Irango goi-ordokiko kulturak batu eta agindu zituena, Seleukotar Inperio helenistikoa garaitu eta ordeztu ostean. Gerra ugari izan zituen Erromatar Inperioarekin.