Pattar | |
---|---|
edari destilatu | |
Antzekoak | eau-de-vie (en) |
Pattarra destilatutako edari alkoholduna da. Alkohol edukiari dagokionez, 29º eta 40º artekoak izan ohi dira, nahiz eta batzuetan 70º-tik gorakoak ere izan. Puruak, onduak, usaintsuak edota nahastuak izan litezke. Herrialde ugarietan edan ohi den edari multzoa osatzen du.
Euskal Herrian jende askok hartzen du pattarra afari eta bazkarietako mahaiondoan —batez ere, ospakizun bereziren bat baldin bada—, bera bakarrik, izotzarekin edota kafeari tanta batzuk erantsita.