Paueko gaztelua

Paueko gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Frantziako udalerriPaue
Koordenatuak43°17′41″N 0°22′30″W / 43.2947°N 0.375°W / 43.2947; -0.375
Map
Historia eta erabilera
JabeaGaston III.a Foix-Biarnokoa
KudeatzaileaService of the Museums of France
KomisarioaGaston III.a Foix-Biarnokoa
Erabileramuseoa
ErabiltzaileaMusée national du château de Pau (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaVincent Latapie (en) Itzuli
Alexis Paccard (mul) Itzuli
Louis-Auguste Couvrechef (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084483
Webgune ofiziala

Paueko gaztelua (bearneraz Castèth de Pau) Bearnoko izen bereko hiriko Erdi Aroko gaztelua da. 1840an monumentu historiko sailkatu zuten.

XII. mendean Gaston IV.a Biarnokoak jatorrizko gazteluari hiru dorre gehitu zizkion, Mazères, Billère eta Montaner izenekoak (nora begira zeudela kokatuta kontuan hartuta). Hurrengo mendean Gaston Fébusek bertan kokatu zuen bere lurraldeen "hiriburua". Hori adierazteko gazteluan Febus me fe (Febusek egin ninduen) idazkuna jarri zuen.

Pizkundean, nafar erregeek Nafarroa Garaian bere lurraldeak galdu zituztenean, bertan jarri zuten bere gortearen egoitza. Bertan bizitzeko lehendabizikoa Henrike II.a izan zen. Margarita Angulemakoa bere emaztearekin batera, gaztelua jauregi bilakatu zuen. Gaztelu honetan Henrike III.a Nafarroakoa jaio zen.

Marie Antoinettek bertan uda bat eman eta lorategia eraiki zuen. Napoleonek ere behin bertan eman zituen oporrak.

Luis Filipe Frantziakoak gaztelua berreraiki zuen bere bizilekua izateko. Gero Abdelkader arjeliar emirraren espetxe bilakatu zen. Egun, museoa da.


Developed by StudentB