Paulo Tarsokoa | |||
---|---|---|---|
44 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | שאול התרסי, Saulus Tarsensis | ||
Jaiotza | Tarso, 5 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Bizilekua | Tarso Jerusalem Damasko Antiokia Oronteskoa Salamina Pafos Antiokia Pisidiakoa Konya Lystra (en) Derbe (en) Alexandria Troas (en) Filipos Tesalonika Veria (en) Atenas Korinto Efeso Mileto Tiro Akre Zesarea Maritima Sidon Myra (en) Kaloi Limenes (en) Sirakusa Erroma | ||
Heriotza | Erroma, 66 (60/61 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera hebreera koinéa latina | ||
Irakaslea(k) | Gamaliel | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, teologoa, misiolaria, erlijiosoa, errabinoa, bidaiaria eta artisaua | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Gamaliel eta Jesus Nazaretekoa | ||
Santutegia | |||
Uztailaren 12, Otsailaren 10, Urtarrilaren 25 eta Azaroaren 18 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Farisearra kristautasuna | ||
Paulo Tarsokoa[1] edo San Paulo (antzinako grezieraz: Παῦλος Paulos, c. 5[2] – c. 67[3]), jatorriz Saulo Tarsokoa (antzinako grezieraz: Σαῦλος, Saulos; hebreeraz: שאול התרסי, Šaʾul HaTarsi), Petrirekin batera, Aurreko Elizako buru nagusietakoa izan zen. Itun Berriaren arabera, Paulok ez zuen Jesus bera ezagutu, Hamabi Apostoluek bezala. Baina kristau-fedea bereganatu zuen bidean Jesus piztuaren irudia supituki ikustean (1 Ko 15:8-9), eta irudi horretan oinarritzen zuen bere ahalmena. Horregatik, "jentilen apostolua" deitu ohi zaio.
Pauloren historia Apostoluen Eginetan kontatzen da batez ere. Horrez gainera, Itun Berriko 14 gutunen ustezko egilea da. Gutunok ospe handia eskuratu zuten hasierako kristauen artean. Martzionek proposatutako lehendabiziko Itun Berriko kanonean toki garrantzitsua zuten, eta, azkenean, finkatutako kanonean ere sartu ziren. Itun Berriko lehen idatzitako testuak dira.