Pazko uhartea | |||
---|---|---|---|
Txile | |||
Administrazioa | |||
Estatua | CHL | ||
Hiriburua | Hanga Roa | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 27°07′S 109°21′W / 27.12°S 109.35°W | ||
Azalera | 163,6 km² | ||
Punturik altuena | Maʻunga Terevaka | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.750 (2017) | ||
Dentsitatea | 23,17 bizt/km² | ||
Gentilizioa | Rapa Nui, pascuense | ||
Informazio gehigarria | |||
Izen ofiziala | Isla de Pascua (es) Rapa Nui (rap) | ||
Gobernua | Txileko lurralde berezia | ||
Ordu eremua | UTC-6 | ||
Hizkuntza ofiziala | txiletar gaztelaina eta rapanuiera | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
dppisladepascua.dpp.gob.cl |
Pazko uhartea[1][2] (gaztelaniaz Isla de Pascua; Rapa Nuieraz Te pito o te henua) Polinesiako uharte bat da, Txileren jabetzapean dagoena, Ozeano Barearen erdian kokaturik. 163,6 km² azalera du eta 3.837 biztanle, gehienak Hanga Roan, hiriburu eta herri bakarra.
Administratiboki, Juan Fernández uharteekin batera Txileko estatu bereziko bi lurralde bereziak dira. Hala ere, oraindik Valparaíso eskualdekotzat jotzen da.
Pazko uharteak garrantzi turistikoa du, bertoko rapa nuik eginiko moai harrizko estatuak ikusteko. 1935. urtean Rapa Nui Parke Nazionala eratu zen eta UNESCOk 1995ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.