Erregea | |
Dama | |
Gaztelua | |
Alfila | |
Zalduna | |
Peoia |
Peoia (♙♟), xakean balio gutxien duen pieza da. Partida bakoitzaren hasieran jokalari bakoitzak zortzi peoi dauzka, 2 eta 7 lerroetan ezarriak, eta gainontzeko piezen aurretik.
Peoiak xake-taulan bertikalki mugitzen dira, lauki batetik bestera, beti aurrera, ezin baidute atzera egin. Salbuespen bakarra beren lehenbiziko mugimenduan dago, honetan bi lauki edo lauki bakarra mugimendu batean aurreratu baidaitezke.
Aldiz, peoiek beste piezak jateko diagonalki lauki batetik bestera mugitzen dira.