Pepita Enbil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josefa Tomasa Francisca Romana Rufina Embil Echániz |
Jaiotza | Getaria, 1918ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1994ko abuztuaren 28a (76 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Plácido Domingo Ferrer |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta opera abeslaria |
Genero artistikoa | zarzuela opereta |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Pepita Enbil Etxaniz (Getaria, Gipuzkoa, 1918ko otsailaren 28a – Mexiko Hiria, Mexiko, 1994ko abuztuaren 28a) zarzuela, opereta eta opera abeslaria izan zen, sopranoa. Hainbat taldetan hartu zuen parte, besteak beste Eusko Abesbatza Orfeoian, Eresoinkan eta Parisko La Salle Pleyelen.[1]
Enbilen senarra Plácido Domingo Ferrer izan zen, baritono lirikoa. Bion semea da Placido Domingo Enbil, opera abeslaria.