Perloi

Perloi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaScorpaeniformes
Familia Triglidae
A. Risso, 1826
Azpibanaketa

Perloi zenbait arrain osteiktieen izen arrunta da, Triglidoen familia osatzen dutenak.

Buruan hezurrezko hainbat plakaz osatutako koraza bat dute eta bular-hegatsetako hiru hezur askeak eta mugikorrak dira. 75 cm-raino hazten dira eta itsaso epel eta tropikaletako hondoetan bizi dira.[1]

Triglidoak 40-70 cm luze izaten dira. Gorputza azpi-zapala eta sabelalde estukoa dute, ezkataz nahiz hezurrezko xaflaz estalia. Buru-muturrak ere zapalak dituzte, eta mota batzuek burugainean, begien parean, adar itxurako bi gingil dituzte. Kolorez grisaxkak edo gorrixkak izan daitezke.[2]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Perloi. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Developed by StudentB