Peter Joseph William Debye (Maastricht, 1884ko martxoaren 24a - Ithaca, New York, 1966ko azaroaren 2a), Petrus Josephus Wilhelmus (Peter) Debije jaioa, Holandako fisikaria izan zen. Holanda, Alemania, Suitza, Berlin eta New Yorkeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Berlin-Dahlemeko Unibertsitateko Fisika Institutuko zuzendari hautatu zuten 1935ean. Molekulen egituraz egin zituen ikerketak, eta gasen molekulen neurriak eta atomoen arteko distantziak zehaztu zituen, besteak beste. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1936an.